Profesionalen arteko topaketak (kliniko-hezkuntzakoak)
Dohanik dan programa hau 2014. urtean hasi zan eta honen barruan arlo ezberdinetako profesionalak (osasun eta hezkuntza arlokoak batez ere), elkartu eta interes orokorra duen gai bat landu egiten dugu.
Teoria eta praktika daukiezan saioak dira eta saiatzen gara elkarbanatzen, ulertzen eta hausnartzen ume eta nerabe bakoitzak, bere zailtasunekin, adierazi nahi deuskune. Horretarako, zentroan lantzen duguzan kasuek laguntzen doskue baita gonbidatuek ekartzen dabenek ere.
Covid-19k eragindako pandemia dala eta, programa hau ez da martxan egon 2 urtetan. Pandemiari lotutako egoerak ahalbidetu dabenean ber-abiarazi dugu.
- 2021.eko azaroak 18an, topaketa berri bat antolatu gendun: “Nerabeak pandemian” izenburuaz. Pandemiak nerabeengan daukazan eraginak mahai gainera ekarri genduzan, nerabeen kasu batzuk aztertzen. Ikusi gendulez, aldaketaz betetako bizitza epe honetan isolamendua eta pandemiaren beste ezaugarriek eragin haundixe euki dabe nerabe batzuengan.
- 2019.eko azaroak 21ean, garatu gendun topaketa: “Ikasten ez daben umeak edo ikasteko zailtasunak” izenburuaz, Ikasteko Zailtasunen gaia mahai gainera ekarri gendun Bidegain Psikologoak-en lantzen gagozan ume baten kasuan ildotik. Ikusi gendulez, ikasteko zailtasunak eskolako mailan agertzen diren sintomak dira, eta batzutan, umearengan bere osotasunean eragine daukan egonezin orokorrago bat isladatzen dabe.