Noiz kontsultatu

2 urtera arte   2-6 urte bitartean   7-12 urte bitartean   nerabezaroan
     
2 urtera arte Orokorrean, 2 urtetik beherako umeek aurkezten dituzten arazoak funtzio biologikoetan oinarritzen dira, zainketarekin (jana eta loa); eta kasu batzuetan komunikazioarekin.
Umeak bere inguruneko pertsonekin kontaktua ekiditzen duenean (begiradarekin ez dau besteekin elkarbanatzen edo aurpegi ezagunak ikustean ez dau poztasunik adierazten) funtsezkoa da laguntza profesionala eskatzea, erlazio trastorno bat izan leikeelako. Honek ondorio latzak ekarri leike garapenerako, erlazioan oinarritzen baitalako gizakiaren arlo psikologikoa.

Kontutan izan beharrekoak:
  • Elikadura zailtasunak: gose falta, ezezkoa jateari, gomitu egitea.
  • Lo egiteko zailtasunak: lo ezina, lo larregi egitea.
  • Erlazio eta komunikazio zailtasunak: umeak ez dio pertsonei begiratzen, apenas irribarrerik egiten du, ez du “kontsolamendu”-rik biltzen edo kosta egiten zaio lasaitzea.
  • Psikomotrizitate arazoak: mugitzeko ahalmenak lortzeko atzerapena, hipotonia, gogorik eza mugitzeko eta aktibitaterako.
2-6 urte bitartean 2 urtetik aurrera, umeak bere buruarekiko zentzua hartu du, besteengandik desberdina dela eta beharrezkoa da desberdintasun hori sendotu eta finkatzea. Gogor egiten du eta ez du mugarik ezagutzen. Norberekeri eta kontra egiteko garai transitorio bat hasten da baina baduena alderantzizko irakurketa bat ere: banaketaren aurrean daukan bildurre oso bizia izan daiteke. Hizkuntza eta joko simbolikoak errealitatearen errepresentatzioa baimentzen dutelarik.

Kontuan izan beharrekoak:
  • Hizkuntzarekin arazoak: ulermenerako zailtasunak, hizkuntzaren artikulazioan eta adierazpenean.
  • Jokabide zailak: haserreak, kontra egitea, kasketak, haserreak ezin lasaitzea.
  • Beldurrak: 2 edo 3 urtetik aurrera sarriagotu eta nabarmendu daitezke.
  • okoaren inguruko “anomaliak”: ez du jolasten, ekintza errepikakorrak egiten ditu, ez du jolas ordezkarik egiten umea 3 urtetik gorakoa izanda.
7-12 urte bitartean Eskola garaiaren hasieran, umeak identitatea garatzen laguntzen dion mugak barneratzen ditu eta bide batez errealitatea eta fantasia garatu. Garai honetan gizartean integratzeko ahalmenak garatu beharko ditu baita bere autonomia ere.

Garai honetan ager daitezkeen arazo batzuk ondoko hauek dira:
  • Eskola inguruko zailtasunak: ikasteko zailtasunak, arreta edo konzentrazio arazoak, ikasitakoa berehala ahaztea edo ikasteko gogorik eza.
  • Komunikatzeko eta erlazionatzeko arazoak: isolamendua eta sozialki banatzea, deskonexioa, mutismoa.
  • Somatizazioak: gorputzeko mina dela eta kexak inongo oinarri fisiko gabeak, tripako mina edo burukominak, arlo ezberdinetako alterazio funtzionalak: esfinter kontrola (enkopresis, enuresis), elikaduraren inguruan (nahi ez izatea), loaren inguruan (lo hartu ezina, erraz esnatzea, beldurrak, ametsgaiztoak sarri).
  • Arlo afektiboan: tristura, erraz hasarretzea, asko aspertzea, bere buruaz beste egiteko ideiak izatea edo alderantziz ezhoiko postazuna.
  • Antsietate adierazpenak: neurri gabeko bildurrak edo denboran irauten dutenak, gurasoengandik banatzeko antsietatea aldez aurretik, txukuntasunarekiko obsesioa, ritual konpultsiboak.
  • Jarrera arazoak: oldarkortasuna, zentzu bako hiperaktibitatea, burrukak, gezurrak, lapurretak.
nerabezaroan Nerabezaroa aldaketa garaia da. Beharrezkoa da ume izateari uztea maila ezberdinetan: gorputza, arlo afektibo eta sozialean, hemendik aurrera gorputz sexuatu eta identitate autonomo bat izateko.
Familiarekin dauden harremanak berrikusi eta distantzia hartzeko garaia da. Lagun taldea, bikote kidea, proiektu kulturalak, kirol proiektuak….nerabearen ordu asko betetzen dituzte eta pertsona heldu independiente bat izateko prestatzen dute. Garai honetako sintoma asko familiarekiko distantzia berrikustean agertzen dira: gazte askok ez dute familiarengandik banaketa zuzena egiten beraien barruko osaketa ez delako egokia.

Kontutan izan beharreakoak:
  • Depresio adierazpenak: umore txarra, erraz haserretzea, agresibitatea, tristura, malenkonia, aktibitatearen murrizpena, errendimendu akademikoaren jeitsiera, lo egin ezina, jateko gogo eza, beti loguraz egotea, kexa somatikoak oinarri fisiko gabeak, norbereganako mesprezua, norbera errudun sentitzea, norbere buruaz beste egiteko ideiak.
  • Antsietate sintomak: neurrigabeko beldurrak, ekintza edo toki batzuk ekiditzea, ritual obsesiboak.
  • Substantzia toxikoak hartzea: pisua galtzea, beti nekaturik egotea, begi gorriak, norbere gorputzaren saintza uztea, memoria galera, umore aldaketak.
  • Elikadura trastornoak: norbere gorputzaren irudiaren distortsioa, pixua eta janariarekiko obsesioa, janariarekiko murrizpena, errebezan nahita egitea, erraz hasarretzea, umore depresiboa, sozialki bakardadera joatea, perfekzioaren bilaketa, norbere izatearen kontzeptu baxua.
  • Jokaeran aldaketak: sistematikoki ezezkoa, eskolara ez joatea, agresibitatea, lapurretak, gezurrak, jokabide sexual desegokiak, animaliekiko krudeltasuna, sustantzia toxikoak hartzea.
  • Trastorno psikotikoak: bakartasuna, gehiegizko pasibitate eta introbertsioa, lagun miñen falta, taldeetan ezin egona, errendimendu akademiko baxua, lagun edo familiagaittik interes baxua, gai filosofiko, politiko edo erlijiosoekiko zaletasun mugagabea, jokabide ulertezinak, afektibitate jokaera ez ohikoak, ideia arraroak, delirioak eta aluzinazioak.