Nerabezaroa erronkez jositako garaia da. Ume izateari laga behar zaio eta heldutasunerutz abiatu behar da.
Aldaketa hau konplexua da. Oraindik ez daude norberaren gaitasunak guztiz garatuta, ume garaiari agur esatearen dolua eta gorputza aldaketaren dolua egin beharra dago. Gorputz berri hori, aldaketa fisikoetatik datozen sentsazio eta sentimendu berriak eta irudi aldaketa onartu behar dira. Aldaketa guzti hauen doluak eta ber-ezagutzak denbora eskatzen dute eta onarpen prozesu bat ere bai.
Denbora behar duenez, baliteke errendimendu akademikoa jeistea, etxean istilluak izatea, ezarritako arauak eta mugak ez onartzea, agresibitate puntu bat eukitzea, kontsumoak egotea... Jokaera hauek normaltasun baten barruan egon litezke baina kasu batzuetan gertakari hauen intentsitate altuak gaztearen egonezin esanguratsu bat adierazten du, familaren ardurarekin batera.
Egoera honetan gazteak berezkoak dituen errekurtsoekin bide hau egiteko zailtasunak dituela pentsa dezakegu eta beharrezkoa bihurtzen da prozesu terapeutiko batekin hastea, gertatzen ari dena ulertzen joateko, barnea sendotzen laguntzen diona bere nortasuna sufrimendu gutxiagorekin eraiki ahal izateko.