Haurtzaroan alaitasuna eta erraztasunek izan beharko luketela nagusi baina uste honetatik urrun,
umeen garapen normala erronka eta zailtasunez josita dago,
nahiz eta gehienetan umeak gai dira egoera hauei aurre egiteko beraiek daukiezan baliabideekin.
Baina batzuetan ez da horrela gertatzen eta familiak elkarbizitza zailtzen daben egoerekin aurkitzen dira eta umea sufritzen dagoenaren
susmoa daukate. Egoera hauetan komenigarria da psikoterapeuta batekin berba egitea, zeren eta profesional honek lagundu egin ahal
izango deutsie umeari zer gertatzen jakon ulertu eta bideratzen eta familia osoari bere ongizatean.
Umeen terapian familia agertzen da parte oso importante baten moduan. Kontuan izan behar da, bizitzako garai honetan umeek dituzten
hartu emonak oso mugatuak direla beti familiaren inguruan edo familiak baimendutakoak. Honek esan nahi du, familiaren eragina oraindik
oso handia dela eta elkarbizitzako edota umearen garapeneko arazoak ezin direla familia arlotik banandu. Hori dela eta familiaren inplikazioa
nahitaezkoa bihurtzen da, zailtasunen ulermenerako baita terapiaren garapenerako ere.