Bizitzako momentu batzuetan pertsona zoriontsu ez dela ohartzen da edo aspaldian nabaritzen duen egonezinak ez dotsola lasai bizitzen uzten konturatzen da. Hobeto sentitu nahi duela sentitzen du, lasaiago, norberekiko hobeto, bizitzaz disfrutatu ahal izateko eta helburu honetara heltzeko terapia egitea lagungarria izan daitekeela erabaki dezake.
Urrats hau emotea ez da erraza, zalantzaz, beldurrez eta jakinezaz emoten delako: zer gertatuko ote den, nere buruarekiko zer aurkituko doten, zein urrats edo pausu emon beharko dodazan hobeto egon ahal izateko, nekagarria izango den, iraganeko ohitura batzuk utzi beharko dotaz…. azken batean dagoen zalantza nagusiena da: egingo dudan lan guzti honek hobeto egoten lagunduko doste ala denbora galtze bat izango da?
Terapiak pertsonari bere barruarekiko pentsatzeko aukera ematen dotso, leku bat eskaintzen dotso, norbere burua ezagutu, ulertu eta baita zer gertatzen ari zaion jakitzeko ere. Eta bide honetan zehar profesional bat izaten du bidelagun, zalantzak eta beldurrak argitzen laguntzeko. Sakontasun handiago batekin norbere burua ezagutzea eta norbere buruarengan pentsatzea onarria da, egonezina eragiten duena zer dan ohartzeko baita aldaketa egiteko ere. Horrela bizitza osoago eta ongizate sentsazio haundiagoa lortu leike.